Bertso agenda gainezka dago hilabete honetan! ALBEko bertsolariak Uribe Kostako txapelketako finalaurrekoetan eta finalean hartuko dute parte, eta horrez gain, bestelako bertso sariketak eta lagun-artekoak egongo dira:

Bertso agenda gainezka dago hilabete honetan! ALBEko bertsolariak Uribe Kostako txapelketako finalaurrekoetan eta finalean hartuko dute parte, eta horrez gain, bestelako bertso sariketak eta lagun-artekoak egongo dira:
Atzo, martxoak 24, Bertso Errondako final "perbertsoa" jokatu zen Bira Kultur Gunean. Zortzi finalista egon ziren kantuan: Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe. Perbertsioaren alderdi guztiei umorez eta irudimenez kantatu ostean, finalisten artean Unai Mendiburu izan zen irabazlea. Zorionak!
Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!
Ostegunean, martxoaren 24an, Ase Bertsoz ekimena izango dugu Algortako Azebarri elkartean. Oraingoan, udaberrian oinarrituko da ekimenaren gaia: neguaren amaiera, eguzkia eta beroaren etorrera, loreen jaiotza eta maitasunaren loratzea. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!
Ostegunean jokatuko da Bilbon taberna giroan egiten den sariketako finala. 2022ko Bertso Errondako azken saio honetan kantuan izango dira Josu Ibarguren, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta ALBEko Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz bertsolariak. 19:30ean hasiko da, Bira kultur gunean.
Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.