Ostegun ilunenean ere bertsoz asetuko gara Azebarrin!

Ostegunean, azaroaren 24an, Algortako Azebarri kultur elkartean elkartuko gara Ase Bertsoz ekimenarekin bertsoz asetzera. Erosketak beste baterako utzi beharko dituzue, baina ostegun honetako gaia Black Friday eguna izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

 20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.