Abenduaren 29an bertso jira musikatua Erandion

Urtero lez, Erandioko kaleak bertsoz eta musikaz jantziko ditugu, ALBEk eta Berbotsek antolatutako bertso jira musikatuari esker. Aurten, abenduaren 29an Oihana Bartra eta Nerea Elustondo bertsolariak izango ditugu kantuan, 19:30ean hasita. Bertso jira La Plaza tabernatik abiatuko da eta Erandioko hainbat tabernetatik pasako dira, Kulunka taldearen musikarekin lagunduta.