Denboran aurrera eta atzera ibili ginen

Halako batean, Algortako kasinoa itxuraldatzen hasi zen. Edadeko muslari eta briskalariak geldiro-geldiro ostontzen joan ziren. Hango banakako mahaiak amu formako mahai handi bakar bihurtuta lotu ziren. Eta amuari beita ipini behar. Txoko batean pantaila handia.

Txapeldunen adiskidantzako txapelketa

Saio ederra, luzea eta mamitsua. Gaiak ugariak eta onak. Bertsolarien maila sano ona eta euren jarrera ere aparta. Lehenengo atalaren ostean, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Arzallus eta Asier Azpiroz sailkatu ziren. Gero, Maialenek eta Asierrek jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean, Asier Azpiroz “Azpi” bertsolari donostiarra gailendu zen. Bertsoak entzuleek epaitu zituzten, argazkidun txartelenbitartez.