Gai jartzaile taldea

Gaijartzaile taldea ez da finkoa, eta ekitaldiz ekitaldi batu ohi da. Bertan denetariko bertsozaleak biltzen dira: bertsolariak, bertsolari ohiak, bertsojartzaileak, antolatzaileak, dinamizatzaileak, ikasleak, zein beste edozein bertsozale. Lana taldean egiten da, eta komunikazioa gehienbat whatsapp bidez. Horrelako talderen batean parte hartzeko ustea edo gogoa baldin badaukazu, idatzi egiguzu, eta pozarren irekiko dizugu atea (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Talde honen arduraduna Goizalde Atxutegi da.

 

5bestelakotaldeakgaijartzaileakweb