Sarrera

Ikastetxeetako eskolez gain, ALBEren egoitzan bertan -Algortako Karitate kaleko 1. zenbakian-ere ematen dira bertsotan ikasteko eskolak, baina eskola hauen helburu nagusia bat-batean kantatzea da; halandaze, eskolok erabat praktikoak izaten dira, eta jardun nagusia mikrofonoaren aurrekoa izan ohi da.

Bertso-maila honetan [D maila] aritzen direnak, martitzenetan batu ohi dira aspaldi aspalditik, eta azpitalde bitan bereizten dira: GAZTEAK eta NAGUSIAK.

Ikasturteon, guztira, 80 lagun inguruk dihardute ALBEk bere egoitzan bertan emandako eskoletan.

3ALBEnsarrera