Argitaratze data: 2017/06/20

Datorren domekan, bagilak 25, nekazaritza eta artisautza azoka garrantzitsua egongo da Barrikako San Juan jaietan, eta bertan izango dira ALBEko Iñigo Kortazar eta Galder Bilbao "Txapi" euron bertsoekin tradizio handiko feria janzten eta alaitzen. Hurreratu Udaletxeko plazara eta kontsumitu euskal produktua, ahoz eta belarriz!

Argitaratze data: 2017/06/13

Heldu da eguna, danok itxeroten genduna: ALBEguna!!! Bertso-txango parebakoa inguru zoragarrian, bertso-poteo bizia (frontoirako aukereagaz), bazkari ederra Ayoberri sagardotegian, bazkaloste bertsotsu luzea... eta inportanteena, buelta autobusean! Ez dogu gitxi gozatuko animaten gareanok! Ikusi aurtongo egitaraua...

Argitaratze data: 2017/06/12

Bertsosaio gogoangarriak ikusi ditu Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazak ALBEri puntako bertsolariak balkoi banatan kantuan ipintzea bururatu zitzaionetik, 1999. urtetik, alegia. Aurten Imanol Uria algortarrak eta Alaia Martin oiartzuarrak historia mitiko horren beste atal bat idatziko dute, gu guztiok lekuko garela!

Argitaratze data: 2017/06/06

ALBEko gazteek sari ugari batu dituzte idatzizko bertsoen atalean. Bat-batekoan Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba aritu ziren ALBEren ordezkari, baina tamalez ez zuten lortu ez irabazterik, ezta Euskal Herrikorako txartela eskuratzerik ere. Hurrengoan lortu baietz!

Argitaratze data: 2017/06/01

Ikasturte luzearen ostean, amaierako ekitaldiaren eguna ezarri dugu: ekainaren 9a. Egun horretan Algortako Tellagorri plazan eta 18:00etan hasita, ALBEko bat-bateko taldeetako bertsolari gazteek bertsosaioa egingo dute, bertso ederrez betetako ikasturtearen erremate dotore gisa. Etorri eta flipatu gazteon mailarekin!!!

Argitaratze data: 2017/05/18

Atzo jokatu zen Deustun Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 4. eta azken kanporaketa. Eta saioaren ostean ofizial egin ziren ekainaren 3an Markina-Xemeingo finalean kantatuko duten 8 bertsolarien izenak. Haien artean 3 ALBEkide izango dira: Aritz Landeta, Naroa Torralba eta Maider Barañano. Zorionak, gazteok, eta zorte on finalean!