Argitaratze data: 2017/07/14

Algorta: bertso saio sorta! Saninazioak: bertsozko aktuazioak! Jaiak: neurria, errimak eta gaiak! Usadioari jarraiki, saninazioetako saio bikainak ditugu ate joka. Kasinoko plaza bertsogune bilakatuko da, berriz ere. Eta goi mailako saioon erremate gisa, BERTSO MARATOIA, tradizio handiko bertso jardun bukagaitza... Murgil zaitez ALBEren udako bertso-eskaintzan! Busti gurekin!

Argitaratze data: 2017/06/30

Badator, udarekin batera, urte osoan zehar irrikaz itxarondako bertso saioa: BERTSO JAIALDI MUNDIALA! Zatozte uztailaren 5ean 21:00etan Algortako Biotz Alai plazara. Zein izango ote da aurtengo gaia???

Argitaratze data: 2017/06/26

Uztailaren hasiera oso indartsua izango da Sopelan. Batetik, zapatuko saioak (hilaren 1ean) konbinazio ausarta bezain erakargarria eskainiko digu: Mendiburu, Lizaso, Bartra, Arzallus; eta domekan (hilak 2) sari banaketa "bertsotsua" izango dugu Arrate, Paule eta Unairen eskutik. Miren Loizagaren gaiek kalitatezko errematea emango diote bertso-asteburuari. Denok Sopelara, belarriz gozatzera!

Argitaratze data: 2017/06/23

Saio potentea prestatu dizuegu Leioan Donibane biharamunerako: Igor Elortza, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Kerman Diaz, Beñat Vidalen esanetara. Datorren domekan, beraz, 13:30ean, Ikeabarri plaza bertso-doinuz jantziko da, sanjuan suen osteko giro magikoa oraindik ere airean dabilela. 

Argitaratze data: 2017/06/22

ALBEko gazteak gero eta plaza gehiago egiten dihardute, garabide egokian ari diren seinale. Donibane bezperan, Irene Ezkurra, Unai Mendiburu, Naroa Torralba, Maddalen Ruesgas, Kerman Diaz eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan, su eta gar, Joseba Santxoren esanetara, Algortako San Nikolas plazan egingo den sanjuanadan. Gora gure gazte sutsuak!

Argitaratze data: 2017/06/20

Datorren domekan, bagilak 25, nekazaritza eta artisautza azoka garrantzitsua egongo da Barrikako San Juan jaietan, eta bertan izango dira ALBEko Iñigo Kortazar eta Galder Bilbao "Txapi" euron bertsoekin tradizio handiko feria janzten eta alaitzen. Hurreratu Udaletxeko plazara eta kontsumitu euskal produktua, ahoz eta belarriz!