Taroka errima jokoak bertso gosea asetuko digu martxoaren 30ean

Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

19:00etan aurkezpenarekin hasi eta karta jokoa erabiliz ohiko Ase Bertsoz dinamikari ekingo diogu ondoren. 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.