Argitaratze data: 2022/04/25

Hilero bezala, apirilaren 30ean Azebarri kultur elkartean lotuko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Oraingoan, literatura izango dugu ekimenaren gai nagusia: munduko pertsonaia eta autore famatuak izango ditugu ekimen honetako protagonistak. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

Argitaratze data: 2022/04/13

Leitzako bertso eskolak antolatuta, apiriletik maiatzera bitartean jokatuko da Mingañe Saltsan bertso sariketa. Apirilaren 29an, ALBEko bertsolariak diren Jone Uria eta Paule Loizaga lehen finalaurrekoan arituko dira kantuan, Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Xabier Legarreta "Arano" eta Ander Fuentes "Itturri" bertsolariekin batera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/04/06
Orain dela hiru urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasikoa Algortako Patxeko Etxean egingo dugu aurtengoan. Apirilaren 30ean, larunbatean, bazkari eder baten ostean Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus bertsolarien hitz neurtuekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen!
Argitaratze data: 2022/04/05

Ostegunean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok 1737. kilometroan zehar eroango dugu lekukoa.

Parejatu zaitez zeu ere!

Argitaratze data: 2022/04/04

Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!

Argitaratze data: 2022/04/01

Bertso agenda gainezka dago hilabete honetan! ALBEko bertsolariak Uribe Kostako txapelketako finalaurrekoetan eta finalean hartuko dute parte, eta horrez gain, bestelako bertso sariketak eta lagun-artekoak egongo dira: