Jare Torralba

  • Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

  • Eguna: abenduaren 24an

    Ordua: 12:00etatik aurrera

    Tokia: Andres Isasi musika eskolan

    Bertsolariak: Jare Torralba, June Diaz eta Peio Lago.

  • Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

  • Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.

  • Eguna: Maiatzaren 24a, 25a, 26a eta 27a

    Ikastetxeak: San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala

    ALBEko bertsolari gazteak: June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak maiatzaren 3an, 4an eta 10ean jokatu dira. Zortzi bertsolari lehiatuko dira maiatzaren 29an Igorreko Lasarte Aretoanjokatuko den finalean: Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri.

  •  Maiatzean gazteek plazak beteko dituzte! Bizkaiko eskolarteko kanporaketa, sariketa, saio berezi eta mahai-inguruetan hartuko dute parte ALBEko bertsolari gazteek:

  • Bihar, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarekin lotutako hainbat ekintza egongo dira egunean zehar eskoletako plazan, Berantzagi dantza taldeak antolatuta. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu aurten BBK sariketa irabazi duten Maialen Lago, Peio Lago, Jare Torralba eta June Diaz ALBEko bertsolari gazteak. Hurbildu zaitezte!

     

  • Berantzagi dantza taldeak antolatuta, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiri egingo diegu harrera. Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta pailazoak ikusi ahalko ditugu Andres Isasin, Olentzero eta Mari Domingirenbisitari itxaron bitartean.Saioan ALBEko bertsolari gazteak arituko dira bertsotan. Eskuratu gonbidapenak agortu baino lehen! 

  • Egizu Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du San Juan Sua ospatzeko. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, sareen bidez elkartuko gara Algortako hainbat eragileren artean sortutako emanaldi eta ekintzetaz gozatzeko. Horien artean, Jare Torralba eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteek bertso bana botako dute. Anima zaitez!

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!