Larunbatean, bertso saioa Erromon

Romoko kultur astea hastear dago. Irailaren 2tik 5era bitartean, Erromoko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ospatu ez diren jaietako ekitaldiak ordezkatzeko. Haien artean, irailaren 4an, bertso saioa egongo da eguerdiko 12:00etan. Oihana Iguaran, Julio Soto, Arrate Illaro eta Aitor Bizkarra arituko dira kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean. 

Bertso saioa Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango da, aste kulturaleko ekintza guztiak bezala. Izena emateko, karteleko QR kodea erabili behar da.

 Erromo aste kulturalaERROMO