Erandion kultur emanaldiak igandero

Iraileko lau igandeetan ekitaldi kulturalak antolatu ditu Gautxoriak elkarteak, Erandioko giro kulturala sustatzeko. EUREKA DOMEKA zikloaren barruan musika, marrazketa inprobisatua eta bertsoak egongo dira. Bertso saioa irailaren 19an izango da, 18:00etan, Malekoian. Uretatik lehorrera kantatuko dute Nerea ibarzabal eta Eli Pagola bertsolariek, Beñat Vidalen gidaritzapean

 Informazio gehiago hemen.