Abuztuaren 29an bertso saioa Erandion

Urtero bezala, abuztuaren azken igandean bertso saioa antolatu du ALBEk Berbots eta Erandioko Jai Batzordearekin batera. Aurten, Sustrai Colina, June Diaz, Joanes Illaregi eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira kantuan abuztuaren 29an, Udaletxeko plazan.

 Saioa 18:00etan hasiko da, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.