40. urteurrena

  • ETBko Hitzetik Hortzera programako lantaldea Getxora etorri da asteburu honetako saioa grabatzera. Jone Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor bertsolariekin elkartu dira ALBEren ibilbideaz eta gaur egungo egoeraz berba egiteko. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan  ETB1en izango dugu ikusgai.
     
  • Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

  • Eguna: ekainaren 26a, ostirala

    Ordua: 19:00

    Lekua: Azebarri Kultur Elkartea

    Bertsolariak: Sustrai Colina eta Nerea Elustondo

    Sarrera mugatuak, izen ematea ezinbestekoa: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • ALBEren lehenengo Balkoitik Balkoira 1999an egin zen Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Aurten barnealdean egingo da lehendabiziko aldiz, eta beti bezain gogoangarria izango da! Ostiralean, ekainaren 26an, Azebarrin elkartuko gara Sustrai Colina eta Nerea Elustondo kantuan ikusteko. Eman izena orain!

  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!