JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

  • Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

  • ASE BERTSOZ izena ipini genion Azebarrirekin elkarlanean hilean behin egiten dugun ekimenari, eta orain arteko arrakastari eutsi guran, otsailaren 27ko edizioa prestatzen gabiltza. Rozio Lucesek diseinatutako kartelaren egokitzapenean Iturengo joaldunen ttuntturroen koloreak erabili ditugu. Nahiko zantzu eman dizuegu nondik nora ibiliko garen asma dezazuen. Eman izena. Zain gaituzue!
     
  • Otsaileko hil labur honetan, ALBEko bertsolariek lehiaketa, lagun-arteko eta bertso-derbietan arituko dira Euskadin zehar, bertsozaleen gozamenerako.

  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

    LOGOA 40. URTEURRENA

    2020. urte biribil honetan, ALBEk ere urte kopuru biribila betetzen du: 40 urte. Badugu, bestetik, zer ospatua, 1980an Trino Azkoitiaren eta Andoni Iriondoren ekimenez eta ekinbidez sortu zen eskola beterano honek osasun itzela baitauka egungo egunean ere.

    Eta honelako urteurren biribilok giharra erakusteko aitzakia egokia izaten direnez, zer bururatuko eta 40 ORDUZ BERTSOTAN desafioa botatzea otu zaigu. Ekimenaren izena erronkosoa da berez, baina sortu dugun batzordera batzen bazarete, are gehiago flipatuko duzue udaberriaren hondarrean burutu nahi dugun ekinaldi berezi honekin. Antolaketan parte hartu gura baduzue, jo gugana lasai asko: albegetxo@gmail.com / 605 704 385

     
     

Hurrengo ekitaldiak:
27
ASE BERTSOZ
20:00etan
27
ESKOLATIK PLAZARA 2020
11:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2020-02-17
ASE BERTSOZ izena ipini genion Azebarrirekin elkarlanean hilean behin egiten dugun ekimenari, eta orain arteko arrakastari eutsi guran, otsailaren 27ko edizioa prestatzen gabiltza. Rozio Lucesek diseinatutako kartelaren egokitzapenean Iturengo joaldunen ttuntturroen koloreak erabili ditugu. Nahiko zantzu eman dizuegu nondik nora ibiliko garen asma dezazuen. Eman izena. Zain gaituzue!
 
Argitaratze data: 2020-02-15

Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

Argitaratze data: 2020-02-07

Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

Argitaratze data: 2020-02-07

Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

LOGOA 40. URTEURRENA

2020. urte biribil honetan, ALBEk ere urte kopuru biribila betetzen du: 40 urte. Badugu, bestetik, zer ospatua, 1980an Trino Azkoitiaren eta Andoni Iriondoren ekimenez eta ekinbidez sortu zen eskola beterano honek osasun itzela baitauka egungo egunean ere.

Eta honelako urteurren biribilok giharra erakusteko aitzakia egokia izaten direnez, zer bururatuko eta 40 ORDUZ BERTSOTAN desafioa botatzea otu zaigu. Ekimenaren izena erronkosoa da berez, baina sortu dugun batzordera batzen bazarete, are gehiago flipatuko duzue udaberriaren hondarrean burutu nahi dugun ekinaldi berezi honekin. Antolaketan parte hartu gura baduzue, jo gugana lasai asko: albegetxo@gmail.com / 605 704 385

 
 

Mozorro giroko bertso trama

2011n egin zen formatu hibrido –erdi bertso afari erdi bertso trama– honetako lehenengo ekitaldia, arrakasta handiz egin ere. Ordutik, urte birik behin egiten dugu, eta bertso zein irudi antologiko asko utzi dizkigute orain arte egindakoek.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: