Argitaratze data: 2018/03/25
Argitaratze data: 2018/03/20

Larunbatean, martxoaren 24an, jakingo dugu nor izango den 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Eguerdiko 13:00etik aurrera egun osoko egitaraua izango dugu Sopelan: goizean eta arratsaldean finalaurrekoak jokatuko dira gaueko 22:00etan FINALA. Anima zaitez!

Argitaratze data: 2018/03/13

Gaur jokatu da Sopelako Ander Deuna ikasotolan XXVI. BBK sariketako azken finalaurrekoa. Leire Garatxenak gidatuta kantuan Hego Uribe eta Uribe Kostako bertsolariak aritu dira. 375 puntu batuz Uribe Kostak irabazi du finalerako txartela! Zorionak!

Argitaratze data: 2018/03/01

Bertsolariak prest Uribe Kostako txapelaren bila joateko! 25 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 9an, 16an eta 24an, Erandion, Algortan eta Sopelan hurrenez hurren. Zorte on danori eta bizi bertsoa!

Argitaratze data: 2018/02/12

60 bertsozale inguru bildu ziren La Dupla jatetxean jokatutako XVII. ABRA SARIA ikusteko. Imanol Uriak gidatuta, kantuan aritu ziren, Beñat Mujika, Ander Ucelay, Aroa Arrizubieta, Lurdes Ondaro, Kerman Diaz eta Mikel Lasarte. Aroa Arrizubietak irabazi zuen sariketa buruz burukoa Beñat Mujikarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!

Argitaratze data: 2018/02/09

Otsailaren 22tik martxoaren 3ra arte TTAN TTAKUN jaialdia egingo da Algortako Azebarri elkartean eta ALBEko bertsolariak txalaparta festaren atariko izango dira: Otsailaren 22an Fredi Paia, 23an Peio Etxebarria, 24an Josu Landeta, 25ean Galder Bilbao "Txapi" eta martxoaren 3an Inazio Vidal. Ttakun-ttakun, bertsoz ekin daiogun!!!