Argitaratze data: 2019/09/03

Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta finala azaroaren 16an jokatuko da, Izuritzen. 9 taldetan banatuta, maila ezberdinetako 34 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan.

Argitaratze data: 2019/09/02

Asteongo zapatuan, hilak 7, eta aspaldiko ohiturari eutsiaz, urteroko Errioxaldia eratu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Plan benetan erakargarria bertsozale proaktibo zein bertsolari isilgaitzentzako!!!  Animatu, ba, mahastien erresumako bertsoen nahas-mahasean murgiltzera!!!


Eguneko plana hamaiketakoa hartu, Guardian goiza pasatu, bazkaldu eta Bastidan arratsaldea pasatzea da. Hamaiketakoa eta bertaratzeko autobusa Elkartearen kontu izango dira.

Prezioa 35€-koa da pertsona bakoitzeko, baina langabeatuentzat 20€ izango dira.

Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi,  irailaren 5a, eguena, baino lehen. Hori bai, izena lehenbailehen emon behar da, autobusak jarleku kopuru mugatua deko eta.

Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

Argitaratze data: 2019/08/28
Argitaratze data: 2019/08/27

Irailaren 14an hasitahilabetez. 48 bertsolari. 16 saio. 16 epaile. 15 gaijartzaile. 4 idazkari. 100 urte dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Aukera polita haren alaba Mikaela Elizegi (Mikela Zintzarri) bertsolari asteasuarraren irudia eta lana nabarmentzeko. 

Argitaratze data: 2019/08/23

Hilabeteak pasa dira eta uda honetako azken saiora heldu gara. Erandioko Malekoian izango da, abuztuaren 31n 19:00etan.  Bertsolariak Unai Iturriaga, Naroa Torralba, Odei Barroso eta Miren Amuriza izango dira, Beñat Vidalen esanetan.