EZ BEDI INOR HARRITU: ALBEK AURTEN 40 URTE BETETZEN DITU!

Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

LOGOA 40. URTEURRENA

2020. urte biribil honetan, ALBEk ere urte kopuru biribila betetzen du: 40 urte. Badugu, bestetik, zer ospatua, 1980an Trino Azkoitiaren eta Andoni Iriondoren ekimenez eta ekinbidez sortu zen eskola beterano honek osasun itzela baitauka egungo egunean ere.

Eta honelako urteurren biribilok giharra erakusteko aitzakia egokia izaten direnez, zer bururatuko eta 40 ORDUZ BERTSOTAN desafioa botatzea otu zaigu. Ekimenaren izena erronkosoa da berez, baina sortu dugun batzordera batzen bazarete, are gehiago flipatuko duzue udaberriaren hondarrean burutu nahi dugun ekinaldi berezi honekin. Antolaketan parte hartu gura baduzue, jo gugana lasai asko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 704 385