JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • ALBE GALA ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean, egitarau erakargarriarekin. Aurten Kristina Mardaras bertsolari iurretarrak jasoko du URREZKO AHOBIA. Bertsotan Arrate Illaro, Kerman Diaz, Sustrai Colina eta Andoni Egaña izango ditugu, Paule Loizagaren gidaritzapean. Ekitaldia Miren Loizagak aurkeztuko du, eta bertsoez gain, dantza, zuzeneko musika eta koktela izango dira. Deitu edo idatzi lehenbailehen gonbidapena eskatzeko!

  • Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren aitzakian antolatutako bertso saioa abenduaren 7an egingo da Kultur Leioa Auditoriumean. Bertsotan izango ditugu Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi, Jon Amezaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak doakoak dira eta egunean bertan auditoriumeko txarteldegian egongo dira eskuragai. Anima zaitezte!

  • Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
15
ALBE GALA
12:00etan
26
Abian kultur elkarteko bertso poteoa
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-12-02

ALBE GALA ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean, egitarau erakargarriarekin. Aurten Kristina Mardaras bertsolari iurretarrak jasoko du URREZKO AHOBIA. Bertsotan Arrate Illaro, Kerman Diaz, Sustrai Colina eta Andoni Egaña izango ditugu, Paule Loizagaren gidaritzapean. Ekitaldia Miren Loizagak aurkeztuko du, eta bertsoez gain, dantza, zuzeneko musika eta koktela izango dira. Deitu edo idatzi lehenbailehen gonbidapena eskatzeko!

Argitaratze data: 2024-11-13

Urtero lez, bertso jira musikatua Sopelara heldu da. Unai Iturriaga eta Unai Mendiburu bertsolariak kantuan izango ditugu azaroaren 28an, osteguna, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta. Jira udaletxe plazan hasiko da 19:30ean, hurbildu zaitezte!

Argitaratze data: 2024-11-04
Argitaratze data: 2024-10-25

Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren aitzakian antolatutako bertso saioa abenduaren 7an egingo da Kultur Leioa Auditoriumean. Bertsotan izango ditugu Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi, Jon Amezaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak doakoak dira eta egunean bertan auditoriumeko txarteldegian egongo dira eskuragai. Anima zaitezte!

Taldekakoa 2024: Algortako kanporaketa

Taldekakoa Algorta 1

 

Apirilaren 17an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Bi saio egin ziren, lehenengoa Salem tabernan eta bigarrena Azebarri kultur txokoan, eta kantuan bertako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeak izan ziren. Puntu gutxiko diferentzia egon zen arren, azkenean LeartiBai+ taldeak egin du aurrera eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko du.  

Hauek dira Karidadeko masokistak  taldearen kideak: Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena eta Peio Arondo.

LeartiBai+ taldearen kideak Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Garazi Navarro, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Oier Azula, Jone Antsotegi, Lurdes Ondaro eta Aitor Ruiz dira. 

 

Saioari buruzko mikronika hemen duzue irakurgai.

 

Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 20an izango dira Uribe Kostan: Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeak lehiatuko dira, eta eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek Urdulizen. 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: