taldekako xilaba 2019

  • Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen 300 pertsonen aurrean. EZ OTOI PENTSA taldeak irabazi zuen HASTA LA 2TORIA taldearen aurka. 

  • Hiruhileko honetan jokatuko diren txapelketak honako hauek dira:

    GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2019   
    Final-zortzirenak Final-laurdenak Final-aurrekoak Finala
    Oñati   Irailaren 14an Andoain    Urriaren 19an  Arrasate    Azaroaren 17an  Donostia    Abenduaren 14an
    Amasa-Villabona   Irailaren 15ean Irun    Urriaren 20an  Oiartzun    Azaroaren 24an    
    Ordizia   Irailaren 21ean Eibar    Urriaren 26an  Tolosa    Abenduaren 1ean    
    Zumaia   Irailaren 22an Azpeitia    Urriaren 27an        
    Zumarraga-Urretxu   Irailaren 28an Azkoitia   Azaroaren 2an        
    Elgoibar   Irailaren 29an            
    Lasarte-Oria               Urriaren 5ean            

     

     

    TALDEKAKO XILABA 2019  
    Lehenengo fasea Final-aurrekoak Finala
    Itsasu Irailaren 20an Baiona Azaroaren 1ean  Izturitze Azaroaren 16an
    Hazparne Irailaren 21ean Muskildi Azaroaren 2an    
    Izpegi Irailaren 28an        
    Sara Irailaren 28an        
    Aldude Urriaren 5ean        
    Pausu
    Urriaren 5ean        
    Amenduze Urriaren 11n        
    Azkaine Urriaren 11n        
    Urruña Urriaren 20an        
  • Aurtengo Taldekako Xilabaren zazpigarren saioa urriaren 11n izan zen Amenduzeko Eiheran. ESKUKULA (Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy-k osatua) eta 4KOPLASARA (Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Landa Etxeberrik osatua) taldeek kantatu zuten, finalerdia jokoan zegoelarik. Azken agurren ostean, epaimahaiak 4KOPLASARA izendatu zuen irabazle. Azaroaren 1ean Baionan lehiatuko da HASTA LA 2TORIAren aurka.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilabaren zortzigarren saioa urriaren 12an izan zen Azkaineko Xoko Ona ostatuan. KONTRABANDA (Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berrak osatua) eta EKAINAZ taldeak (Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Muruak osatua) taldeek giro etxekoieko saio bikaina eskaini zuten, biek HASTA LA 2TORIA taldearen aurka galdu ostean. Saioak ez zuen irabazlerik izan, baina taldeek oraindik ere badute finalerdietara pasatzeko aukera: multzo guztien artean bigarren talderik onenak C taldeko irabazleen aurka jokatuko dute azaroaren 2an Müskildin.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • 2019ko Taldekako Xilabaren bigarren saioa Hazparnen jokatu zen irailaren 21ean. EZKORBRUTAK taldeak (Mixel Mateo, Patxi Uriart, Karlos Aizpurua eta Gillen Hiribarrenek osatua) eta ESKUKULA taldeak (Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy-k osatua) buruz buru ibili ziren Bob's Beer garagardotegian. Saio ederraren ostean, ESKUKULA izendatu zuten irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilaba irailaren 20an hasi zen Itsasun, Goxoki gaztetxean. Itsasuko HASTA LA 2TORIA taldeak (Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Odei Renteria eta Leire Laskaraik osatua) eta Azkaineko EKAINAZtaldeak (Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Muruak osatua) hartu zuten parte lehenengo saio honetan, baina epaimahaiak HASTA LA 2TORIA izendatu zuen irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • 2019ko Taldekako Xilabaren hirugarren saioa irailaren 28an jokatu zen Izpegin. BARÇA taldeak (Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrierrek osatua) eta URRUÑAGO taldeak (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoatek osatua) buruz buru ibili ziren Irigoienea bentan. Azkenean, URRUÑAGO taldea izendatu zuten irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen azaroaren 16an, 300 pertsonen aurrean. Herri bazkariaren baten ondoren, Arberoa ikastolako haurrek eman zioten saioari hasiera klasean eginiko bertsoak kantatuz. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeek bertso umoretsu eta ederrekin agurtu zituzten ikusleak eta maila mantendu zuten saio osoan zehar. Azkenean, baina,  Maddi Ane TxoperenaMiren ArtetxeJosu Txoperena eta Gorka Artetxe bertsolariek jantzi zuten txapela.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilabaren bigarren finalerdia azaroaren 2an egin zen Müskildin, Posonpesenea gelan. URRUÑAGO taldeak (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoatek osatua) eta EZ OTOI PENTSA taldeak (Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxek osatua) kantatu zuten, baina epaimahaiak EZ OTOI PENTSA izendatu zuen irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilabaren seigarren saioa urriaren 5ean izan zen Pausun, Xaian. BARÇA (Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrierrek osatua) eta EZ OTOI PENTSA(Maddi Ane Txoperena, Josu Txoperena, Miren Artetxe eta Gorka Artetxek osatua) taldeek kantatu zuten, baina azkenean epaimahaiak EZ OTOI PENTSA izendatu zuen irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilabaren laugarren saioa irailaren 28an izan zen Saran, Pleka trinketean. EZKORBRUTAK taldeak (Mizel Mateo, Patxi Iriart, Karlos Aizpurua eta Gillen Hiribarrenek osatua) eta 4KOPLAZARA taldeak (Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Landa Etxeberrik osatua) kantatu zuten, baina epaimahaiak 4KOPLAZARA izendatu zuen irabazle.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Aurtengo Taldekako Xilabaren lehendo fasearen azken saioa urriaren 20an izan zen Berttolin, Urruñan. URRUÑAGOtaldeak (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoatek osatua)  EZ OTOI PENTSA taldea (Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxek osatua) etxean hartu zuten saio bikain honetan. Agur originalak, bakarkako bikainak eta lehia estuaren ondoren, URRUÑAGO taldeak irabazi zuen. Laster lehiatuko dira berriz, ordea, EZ OTOI PENTSA taldea ere bigarren onenaren postua hartuz finalerdietara pasatzea lortu baitzuen. Azaroaren 2an Müskildiko posonpesenea gelan daukate hitzordua finaletara nor helduko den ikusteko.

    Saioak ikusteko sakatu hemen.

  • Bihar, urriaren 5ean, 2019ko Taldekako Xilaba txapelketaren bi saio ospatuko dira 19:00etan. Alduden KONTRABANDA eta HASTA LA 2TORIA taldeek kantatuko dute eta Pausun, berriz, EZ OTOI PENTSA eta BARÇA taldeek.

  • Taldekako Xilabaren finala azaroaren 16an jokatuko da Izturitzen. HASTA LA 2TORIA eta EZ OTOI PENTSA taldeek Izturitzeko herriko gelan kantatuko dute  16:30etan, txapelketaren irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Saioaren aurretik bazkaria egingo da, 12:00etan; izena emateko aukera dago oraindik.

  • Taldekako Xilabaren finalerdia asteburu honetan jokatuko da bi saiotan: bata azaroaren 1ean Baionan eta bestea azaroaren 2an Müskildin. Irabazleak finalera joango dira zuzenean, Izturitzen jokatuko den azaroaren 16an.

  • Pasa den asteburuan, urriaren 5ean, HASTA LA 2TORIA eta KONTRABANDA taldeak aurrez aurre aritu ziren kantuan. Saio borobila izan zen, umorez betea baina gai serioagoak ere ukituz. Bi taldeak fin-fin ibili ziren arren, gauaren amaieran HASTA LA 2TORIA izendatu zuten garaile. Aurreko saioa ere irabazi zutenez, Taldekako Xilabako finalerdietara klasifikatu den lehen taldea da HASTA LA 2TORIA.