Taldekako Xilaba: Izturitzeko saioa

Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen azaroaren 16an, 300 pertsonen aurrean. Herri bazkariaren baten ondoren, Arberoa ikastolako haurrek eman zioten saioari hasiera klasean eginiko bertsoak kantatuz. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeek bertso umoretsu eta ederrekin agurtu zituzten ikusleak eta maila mantendu zuten saio osoan zehar. Azkenean, baina,  Maddi Ane TxoperenaMiren ArtetxeJosu Txoperena eta Gorka Artetxe bertsolariek jantzi zuten txapela.

Saioak ikusteko sakatu hemen.