JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!

  • Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule LoizagaKerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!

  •  Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.

  • Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
27
Esaera Zaharren txapelketaren 29. edizioa
19:38etan
28
Kanpomartxo 2024
13:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-04-19

Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-04-18
Argitaratze data: 2024-04-15

Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

Argitaratze data: 2024-04-13

Gipuzkoako irabazlea: BEÑAT GAZTELUMENDI!

Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela abenduaren 14an jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean. 6000 lagun inguru batu ziren arratsaldez Donostiako Donostia Arenan txapelketaren amaiera ikusteko.

Finalistak Agin Laburu RezolaAlaia Martin EtxebesteAne Labaka MayozBeñat Gaztelumendi ArandiaBeñat Lizaso AlberdiJon Maia SoriaNerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran izan ziren. Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi buruz burukoan ibili ziren amaieran, baina azkenean Gaztelumendik irabazi zuen 940,5 punturekin.

Giouzkoako Bertsozale Elkarteak Xabier Gaztelumendi aukeratu zuen irabazleari txapela janzteko, urte luzez Elkartean egindako borondatezko lan administratiboa eskertzeko eta fokupera ekartzeko.

Informazio gehiago Bertsozale Ekartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: