BBT-ren UDAZKENEKO FASEKO BERTSOLARIAK ERABAKITA

BBTren udaberriko faseko saioak amaituta, Udazkeneko Fasera nortzuk pasatu diren erabaki da. ALBEtik 16 bertsolari hasi ziren eta 8 pasa dira hurrengo fasera, ZORIONAK!

30 bertsolari hasiko dira Udazkeneko Fasean: 2014an finalista izandako Oihana Bartra eta Udabarriko Fasetik puntuazioaren arabera sailkatu direnak:

 

Aitor Bizkarra
Josune Aramendi
Txaber Altube
Peru Vidal
Arrate Illaro
Ander Elortegi
Eneko Abasolo 'Abarkas'
Julen Erezuma
Asier Galarza
Julen Ibarguengoitia
Imanol Uria
Inazio Vidal
Peio Ormazabal
Ander Ucelay
Joseba Barandiaran
Malen Amenabar
Gorka Pagonabarraga
Itxaso Paia
Lander Ibarluzea 'Aitxulua'
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Unai Mendiburu
Iñaki Iturriotz
Garikoitz Sarriugarte
Asier Alcedo
Ibai Amillategi
Iker Apraiz
Ekaitz Larrazabal 'Katxo'
Ion Barrocal
Paule Loizaga

Fase honetan 6 bertsolariz osatutako 5 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera. Hurrengo fasean, finalaurrekoetan,18 bertsolari lehiatuko dira eta 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2018ko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate, hori dela eta fase honetan sartuko da 2016ko finalean egon zen ALBEko Jone Uria.

Besteak beste, ALBEko Oier Iturralde, Olatz Larrinaga, Xabi Sainz de la Maza ibili dira gai-jartzaile taldean; Joseba Santxo epaile taldean; eta Beñat Vidal eta Joseba Santxo Txapelketako Talde Antolatzailean. Eskerrik asko!

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.