SAN NIKOLAS IKASTOLAREN EKIMEN BERRIA

Bertso otorduak antolatzeko asmoa aspaldiko ametsa zuten San Nikolas ikastolako lagunek. Eta azkenean bete egin dute amets hori, maiatzaren 19an izango baita lehenengo bertso afaria, Fredi Paia eta Oihana Bartrarekin. Lehenbailehen eman izena, ez zaitezen lotu ekimen historiko honetatik aparte!

ALBEren eta San Nikolas ikastolaren arteko lankidetza aspaldikoa dugu. Gogoratu besterik ez dago ikastolako ikasgelak eta gimnasioa jardun-areto eta eszenatoki nagusiak izan zirela ALBEren hasierako urteetan. Makina bat bertso-jardun egiten izan dugu antzinatik ikastolaren horma sendoen babesean. ALBEn bertsolaritza-eskolak ikastetxeetara zabaltzea erabaki genuenean ere, Algortako San Nikolas ikastola izan zen proiektu horretako lehenengo ikasgua. Jarraian Sopelako Ander Deuna eta Leioako Gobela ikastola etorriko ziren.
Eta eskola haiek fruitua eman zuten gerora. Izaskun Tellitu izan zen hasierako urte haietan nabarmendu zena. Ondoren, Fredi eta Xabi Paia etorri ziren, Josu Arroyo, Jagoba Pereda, Zunbeltz Fullaondo eta beste zenbaitekin batera. Geroago, Itxaso Paia, Jone Uria, eta abar luuuuze bat...
Kontuak kontu, inportanteena da bertsolaritza lantzeko ardura eta gogoa bizi-bizi daudela ikastolaren egungo arduradunen buru-bihotzetan, eta alde horretatik, bertso-afariak antolatzeko ekimen eder hau ALBE-San Nikolas lankidetza historikoaren beste urrats baten eran ulertu behar dugu. Bizialdi luzea opa diogu ekimenari!

Eguna: Maiatzaren 19a, larunbata

Tokia: San Nikolas ikastola. Jantoki nagusia

Ordua: 21:00

Prezioa: 20€

Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (izen-abizenak eta kontaktu telefonoa utziz) edo ikastolako idazkaritzan. (Azken eguna: Maiatzaren 13an)