Ase Bertsoz ekimena, hilean behingo bertso gozamena

  • Ase Bertsoz ekimena 2019ko urrian jaio zen, ALBEren eta Azebarriren arteko elkarlanari esker. Planteamendu sinplea dakar ekimenak: hilean behin (ahal dela, hileko akabuko ostegunean) otordutxo baten aitzakian bildu eta bertsotan ekin asetu arte. Jatordu bertsotsuok Azebarriren txoko ederrean izaten dira eta bertsolariak ALBEko harrobiko belaunaldi guztietakoak. Hiru ordu inguruko bertso-jardunak izaten dira, era guztietako bertso-ariketak planteatzen dira eta kolore eta zapore guztietako kantuak eta bertsoak entzuten dira. Parte-hartzaileak politto asetuta erretiratu ohi dira Mari Errauskinen orduan (asegaitzenek kale-tabernetan ematen diote errematea txokoan hasitako bideari).