June Diaz Eskolartekoan bigarren!

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Igorren jokatu zen maiatzaren 29an. Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago bertsolariak lehiatu ziren larunbatean. Buruz burukora Janire eta June sailkatu ziren, Euskal Herriko Eskolarteko finalean lehiatzeko txartela lortuz. Azkenean, Janire Arrizabalagak jantzi zuen txapela, puntu gehien irabazi ostean. 

 Bat-bateko saioaren ostean idatzizko txapelketaren sari banaketa egin zen, non saridunek oholtzan kantatu zituzten eurek egindako bertsoak.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.