Liburu aurkezpena Azebarrin!

Euskara elkarteek euskararen biziberritzean azken hamarkadetan izan duten eraginaz mintzo da 30 urte mihigintzan, Txerra Rodriguezen liburuak. Martxoaren 11n, ostegunean, Azebarri Kultur Elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan. Izena ematea ezinbestekoa izango da.

Liburuaren aurkezpena: 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina (1987-2017).

80 eta 90eko hamarkadetan sortu ziren euskara elkarteak. Orain arte gutxi ikertu izan dira, are gutxiago, mugimendu sozialen emaitzen argitara. Lan honek aztertu nahi ditu euskara elkarteek euskararen biziberritzeari dagokionez lortu dituzten emaitzak, emaitza politiko zein kulturalak, substantiboak eta ukiezinak. Horrez gain, aurrera begirako proposamen praktikoak ere ekarri nahi ditu. Hori guztia egiteko, hainbat ahotsi eskatu zaio iritzia, euskara elkarteen biran ibilitako jendearen polifonia dakar lanak, ikerketa aktibistaren galbahetik pasatu ostean.

Izena emateko, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.