JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Aurerra doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea. Hiru ALBEkidek hartu dute parte oraingoz jokatu diren lau saioetan eta bigarren postu bi eta laugarren bat lortu dituzte. Oraindik goizegi da jakiteko nor pasatuko diren hurrengo fasera. Ziur dakiguna da gaur Berangon beste saio bat egongo dela, Beñat Vidalek gidatuta. Erduze danok Berangora!!!
  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • Irailean zehar jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberri faseko saioak, euretariko bi gure eskualdean: Getxon eta Berangon. Etzi jokatuko da Getxokoa Muxikabarrin eta bertan ALBEko Paule Loizaga eta Aritz Landeta arituko dira. Erduze gure eskolako bertsolariei bihotz ematera!!!
  • Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kide daude.

  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Hurrengo ekitaldiak:
23
BBT 2020: Udabarria bertsotan Berrizko saioa
12:17etan
23
BBT 2020: Udabarria bertsotan Muxikako saioa
18:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2020-09-18
Aurerra doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea. Hiru ALBEkidek hartu dute parte oraingoz jokatu diren lau saioetan eta bigarren postu bi eta laugarren bat lortu dituzte. Oraindik goizegi da jakiteko nor pasatuko diren hurrengo fasera. Ziur dakiguna da gaur Berangon beste saio bat egongo dela, Beñat Vidalek gidatuta. Erduze danok Berangora!!!
Argitaratze data: 2020-09-15
Irailean zehar jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberri faseko saioak, euretariko bi gure eskualdean: Getxon eta Berangon. Etzi jokatuko da Getxokoa Muxikabarrin eta bertan ALBEko Paule Loizaga eta Aritz Landeta arituko dira. Erduze gure eskolako bertsolariei bihotz ematera!!!
Argitaratze data: 2020-09-02

Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

Argitaratze data: 2020-08-25

Igande honetan, abuztuaren 30ean, bertsotan arituko dira Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal Erandioko udaletxeko plazan. Beñat Vidalek jarriko dizkie gaiak 18:00etan hasiko den saio honetan. Aforo mugatua dela eta, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

Udako bertso jaialdi izarra

1999an egin zen lehenengo edizioa, Biotz Alai plazan; bertso jaialdi hau Balkoitik balkoira ekitaldiaren garaikidea da, beraz. Hasieratik bertatik izan genuen jaialdi potente bat egiteko asmoa eta gogoa. Esperimentalismoaren bidea oso laster hartu zuen jaialdiak. Jon Sarasuak lehendabiziko edizioan egiaren makinaren rolean botatako bertsoek (ahotsa beren-beregi aldatuz) zerbait desberdina egiteko nahia erakusten zuten. 2000. urtean gaijartzaile-karrusela egin genuen (bertsolari bakoitzak bere gaijartzailea zuen, eta honek gaien bitartez zegokion bertsolariari bidea erraztu behar zion eta gainerakoei zaildu). Hortik aurrera bilakaera izugarria izan du jaialdiak. Gaur egun, gai baten inguruan garatzen da saioa, berariazko gaijartzaile-talde bat batzen da prestaketarako, atrezzoa ikaragarri lantzen da, parte hartze bereziak izaten dira, hainbat ALBEkidek hartzen dute esku muntajean, entzuleek parte aktiboa hartzen dute, teknologia berriek pisu handia dute… eta garrantzitsuena: jendetza batzen da. 2015. urtekoan, urteurrena dela-eta, sei bertsolarirekin barik, zortzirekin egin zen jaialdia, eta etxeko gaijartzaile karismatiko bik gidatu zuten saioa: Aitzol de Kastro eta Peio Unzurrunzaga ALBEkideek. 2015eko gaia TALDE IZAERA izan zen, eta 35. urteurrena gogoan, ordura arteko edizioetako gaiak ekarri ziren gogora, eta bertsotara. 1000 lagun inguru batu ziren Biotz Alai plazako karpapean –tartean gazte asko– eta, zenbait adituren iritziz, saio benetan mundiala izan zen.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: