JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
07
ABRA SARIA 2026
17:30etan
13
UKBT 2026: Kanporaketa
17:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-01-30
Argitaratze data: 2026-01-27
Argitaratze data: 2025-12-23

Urtea ondo amaitzeko, abenduaren 30ean bertso poteoa daukagu Algortan, Abian kultur elkartearekin batera antolatuta. Unai Mendiburu eta Amets Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu 20:00etan Triku tabernan, ondoren Mugarrin eta ibilbidea Abian elkartean amaituko dute. Ez hutsik egin bertso urteko azken saiora!

Argitaratze data: 2025-12-22

Taldekakoa 2024: Zallako kanporaketa

Apirilaren 12an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Hiru saio egin ziren Zallako Tafis, Oreka eta Jomay tabernetan eta kantuan Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea eskualdeko Far West taldeko eta Arrigorriagako Estropozu taldeko kideak izan ziren. Eskualdeko taldeak, Far West taldeak, lortu zuen maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.

 

Far West taldearen kideak Imanol Arrutia, Jon Martinez, Ander Ezeiza, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Arkaitz Herrero, Ion Barrocal, Aitziber Bengoetxea, Eneko Diego eta Gari Morgado dira.

Eta Estropozu taldea Arkaitz Zipitria Mendizabal, Iker Garitagoitia, Peio Molinuevo, Maider Altuna, Aitor Arrutia, June Aizpurua, Ainhoa Belanco, Izaro Arsuaga eta Andrea Bañuelos kideek osatzen dute. 

 

Hurrengo kanporaketa apirilaren 17an izango da Algortan, Uribe Kostako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeen artean.

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: