JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Joseba Etxebarria Uriarte larrabetzuarra zendu da; bizkoizketa aktorea, bertso eskola sortzailea eta Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea izateagatik ezaguna. Gugan bego!

    Urrezko bertsozale / bat joan jaku bart; / ha bezain langin finik, / non dago beste bat? / Apala, elkarkoia, / jatorra erabat. / Joseba, lasai hartuik / atsedena behintzat: / argituko giozak / hire ereduak! ALBEko lagunak

  • Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
12
BBT 2025: Getxoko final laurdena
17:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-09-26

Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!

Argitaratze data: 2025-09-24

Joseba Etxebarria Uriarte larrabetzuarra zendu da; bizkoizketa aktorea, bertso eskola sortzailea eta Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea izateagatik ezaguna. Gugan bego!

Urrezko bertsozale / bat joan jaku bart; / ha bezain langin finik, / non dago beste bat? / Apala, elkarkoia, / jatorra erabat. / Joseba, lasai hartuik / atsedena behintzat: / argituko giozak / hire ereduak! ALBEko lagunak

Argitaratze data: 2025-09-01

Udazkenaren atarian, irailaren 21ean, domekaz, Algortako bazterrak bat-bateko bertsoz eta Euskal Herri osoko abesti zein dantzekin jantziko dira, HITZAREN DANTZA ekimenaren 11. edizioan. Euskara eta euskal kultura lokarri direla, egunpasa itzela egingo dugu. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

Argitaratze data: 2025-09-01

BBT23: Gernika-Lumoko kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa urriaren 8an jokatu da Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Kantuan Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza bertsolariak aritu dira, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzailearekin. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarriak batu ditu puntu gehien, 479 puntu, eta beraz, azaroaren 25eko Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da.

Sailkapena:

Hurrengo saioa urriaren 15ean izango da, Arrigorriagan, Garikoitz SarriugarteIker UriarteInazio VidalIruri AltzerrekaJosune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: