JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

  • Udazkena heldu da gure artera, eta ALBEko bertsolariak urriko plazetara heldu dira. Hona hemen hil honetan non kantatuko duten:

Hurrengo ekitaldiak:
15
Bihotza Gazte
20:30etan
28
Sopelako bertso jira musikatua
19:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-10-02

Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2024-10-02
Argitaratze data: 2024-09-27

Bertsolaritzaren munduan dabiltzan emakumeak elkar ezagutzea eta saretzea helburu duen topaketa aurten Bilbon egingo da urriaren 6an. Eguna 12:00etan hasiko da bertso poteo girotu batekin eta 14:30ean bertso bazkaria daukagu Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Txartelak 28€ dira eta www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke irailaren 30era arte. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-09-18
Ekainaren 8an jokatu zen Señora Sariketaren 4. edizioa, Portugaleteko merkatuan. Zortzi bertsolariko saioa izan zen, eta buruz burukoa Haira Aizpurua Ibargarairekin jokatu ostean, Jone Uria Albizuri izan zen aurtengo irabazlea. Zorionak, Jone!

BTN2022: Iruneko finalaurrekoa

 

BTN Irun

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Donibane Garazin jokatu da azaroaren 5ean, Ficoba aretoan. 2.510 bertsozaleren aurrean kantatu dute Ane Labaka MayozJone Uria AlbizuriNerea Ibarzabal SalegiSustrai Colina AcordarrementeriaMaddalen Arzallus Antia eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariek, Maialen Belarra Eneterreaga gai-emailearen gidaritzapean.

 

Sustrai Colina izan da saioaren irabazlea, 710 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Baionako bigarren itzuliko finalaurrekora, azaroaren 26an jokatuko dena. Nerea Ibarzabal eta Jone Uria izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Sustrai Colina 710.00
Nerea Ibarzabal 673.00
Jone Uria 660.50
Miren Artetxe 644.50
Maddalen Arzallus 635.00
Ane Labaka 631.50

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: