JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Udako oporren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 28an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia adimen artifiziala izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, primeran pasako dugu eta!

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 1ean hasiko da. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo dira urrian eta azaroan zehar, eta finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan; horien artean, ALBEko Peru Vidal, Imanol Uria, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Inazio Vidal, Peru Irastorza eta Jone Uria. Zorte on guztioi!

  • Irailaren 1ean Zarautzen jokatu zen Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala, Motxian bertso eskolak antolatuta. Garazi Navarrok jantzi zuen txapela, eta bigarren ALBEko Unai Mendiburu lotu zen, puntu eta erdira. Bertsorik onenaren saria Unairentzat izan zen. Zorionak bioi!!!
  •  Ikasturte berria gogoz hasi dute ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hilabetean zehar:

  • Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

  • Gogoa askatu eta bertsoak idazteko unea heldu da! BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XV. edizoak adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditu irailaren 30era arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko ditugu, bertso festa eder baten bihotzean. Gazteontzat aukera aparta! 
  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
28
ASE BERTSOZ
12:59etan
01
BBT2023 Mungiako kanporaketa
17:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2023-09-22

Udako oporren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 28an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia adimen artifiziala izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, primeran pasako dugu eta!

Argitaratze data: 2023-09-21

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 1ean hasiko da. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo dira urrian eta azaroan zehar, eta finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan; horien artean, ALBEko Peru Vidal, Imanol Uria, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Inazio Vidal, Peru Irastorza eta Jone Uria. Zorte on guztioi!

Argitaratze data: 2023-09-08
Argitaratze data: 2023-09-04

BTN2022: Lizarrako final laurdena

 

BTN Lizarra

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioa Lizarran jokatu da urriaren 9an, Los Llanos aretoan. 500 bertsozaleren aurrean kantatu dute Imanol Uria AlbizuriAsier Azpiroz IztuetaIñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi'Unai Gaztelumendi ArandiaAitor Bizkarra Ruiz eta Maialen Akizu Bidegain bertsolariek, Amaiur Lujanbio Agirre gai-emailearen gidaritzapean.

 

Aitor Bizkarra izan da saioaren irabazlea, 693,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Durangoko finalaurrekora, azaroaren 12an jokatuko dena. Asier Aspiroz eta Maialen Akizu izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Aitor Bizkarra 693.50
Asier Azpiroz 666.00
Maialen Akizu 658.50
Imanol Uria 652.00
Unai Gaztelumendi 630.50
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 622.50

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: