JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Aurten ere Egizu elkarteak umeentzako Udako Solstizio jaia antolatuko du Algortako San Nikolas plazan. Dantza, magia, txokolatada eta beste hainbat ekintza egongo dira plazan ekainaren 23an, igandean. Horien artean, 20:30ean June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago ALBEko bertsolariak izango ditugu bertsotan.

  • Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

  • Leioako San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra izango dira aurten eta, urtero bezala, ekintzen artean ez da bertsorik faltako! Ekainaren 23an (igandea), 13:00etan, June Diaz, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu J. R. Aketxe plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara.

  • Zuen tokietara, prest, ja!!! Hemen da Bertso Jaialdi Mundialaren 26. edizioa! Uztailaren 10ean, 19:00etan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Paule Loizaga eta Sustrai Colina bertsolariak Algortako Muxikebarrira etorriko dira, gurekin olgatzera, gurekin bat egitera, eta euren hitz eta doinuekin gure gogo-belarriak liluratzera. Etorri urtean behingo bertso festa erraldoi honetara. Ez zaizu damutuko!

  • Hemen da uda! Beroa, eguzkia, hondartza... eta udako plazak: Argi Baltza sariketa, Leioako San Juan jaiak, Sopelako San Pedro jaiak; hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten ekainean zehar.

  • Plan ederra daukagu aurtengo ALBEgunerako: surf ikastaroa! Leioan eta Algortan autobusa hartu eta 10:00etan Sopelako hondartzan izango gara, plisti-plasta ibiltzeko prest. Ondoren, Sopelan bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta bazkaldu 15:00etan Artadi garagardotegian. Bazkalostean, bertsoa nagusi.

Hurrengo ekitaldiak:
22
ALBE Eguna 2024
10:00etan
23
Egizuren Udako Solstizioko bertso saioa
12:20etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-06-13

Aurten ere Egizu elkarteak umeentzako Udako Solstizio jaia antolatuko du Algortako San Nikolas plazan. Dantza, magia, txokolatada eta beste hainbat ekintza egongo dira plazan ekainaren 23an, igandean. Horien artean, 20:30ean June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago ALBEko bertsolariak izango ditugu bertsotan.

Argitaratze data: 2024-06-13

Leioako San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra izango dira aurten eta, urtero bezala, ekintzen artean ez da bertsorik faltako! Ekainaren 23an (igandea), 13:00etan, June Diaz, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu J. R. Aketxe plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara.

Argitaratze data: 2024-06-09

Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2024-06-03

Hemen da uda! Beroa, eguzkia, hondartza... eta udako plazak: Argi Baltza sariketa, Leioako San Juan jaiak, Sopelako San Pedro jaiak; hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten ekainean zehar.

BTN2022: Gotaine-Irabarneko final laurdena

BTN22 Gotaine Irabarne

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarrem saioa Gotaine-Irabarnen jokatu da urriaren 1ean, herriko gelan. 650 bertsozaleren aurrean kantatu dute Eneko Lazkoz MartinezPatxi Iriart HiribarrenOihana Iguaran BarandiaranNerea Ibarzabal SalegiJulio Soto Ezkurdia eta Ane Labaka Mayoz bertsolariek, Aritz Bidegain Aire gai-emailearen gidaritzapean.

 

Nerea Ibarzabal izan da saioaren irabazlea, 738 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Iruneko finalaurrekora, azaroaren 5ean jokatuko dena. Oihana Iguaran eta Ane Labaka izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Nerea Ibarzabal 738.00
Oihana Iguaran 737.50
Ane Labaka 694.50
Julio Soto 691.00
Eneko Lazkoz 649.50
Patxi Iriart 604.50

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: