JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
27
ALBE EGUNA 2026
09:00etan
29
Sopelako jaietako bertso jira 2026
13:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-06-15

Leioako San Juan jaiak ekainaren 19tik 24ra ospatuko dira eta, urtero lez, egitarau oparo horren barruan ez da bertsorik faltako! Igandean, 19:00etan, José Ramon Aketxe plazan izango ditugu Unai Mendiburu, Aitor Sarriegi, Erika Lagoma eta Sustrai Colina bertsolariak, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara.


Leioako jaietako egitarau osoa hemen aurkitu dezakezu.

Argitaratze data: 2026-06-12

Gaur jokatuko dira Bizkaiko Taldekako azken bi kanporaketak, Leioan eta Gernika-Lumon, eta bi saioetan eskualdeko bertsolariez osatutako Leioatik Leioara eta Karidadeko masokistak taldeek hartuko dute parte. Gaurko kanporaketetako talde irabazleek ere finalaurrekoetarako sailkapena lortuko dute.  Zorte on guztioi!

 

 

19:00etan Leioako Kazu tabernan hasita, bertsotan arituko dira Leioatik Leioara (Erlantz Pazos Ayo, Galder Bilbao Martinez, Jon Ortiz Larrucea, Peru Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Tomas Lacarta Alvarez eta Xabier Sainz de la Maza Bilbao) eta Far Westeko bertsolariak (Aitor Arrutia Azkueta, Ander Ucelay Aristi, Asier Alcedo Cano, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga, Jon Martinez Beaskoetxea eta Nahia Ruiz de Arbulo).

19:00etan baita ere, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan kantuan izango dira Karidadeko masokistak (Aitor Fernández de Martikorena, Beñat López Arantzamendi, Germán Kortabarria Igartua, Josu Landeta Egurrola, Julen Ibañez Mugerza eta Pello Etxebarria Kerexeta) eta DuranGALDUEK (Ainhoa Urien Telletxe, Araitz Katarain Mugarza, Irune Basagoiti Agirre, Iruri Altzerreka Martinez eta Ixone Asategi Narbaiza).

Txapelketari buruzko informazio gehiago txapelketen atalean duzue ikusgai.

Argitaratze data: 2026-06-08
Argitaratze data: 2026-06-01

BTN2022: Getxoko final laurdena

BTN Getxo

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa Getxon jokatu da irailaren 24an, Muxikebarri zentroan. 600 bertsozaleren aurrean kantatu dute Oihana Bartra ArenasNerea Elustondo PlazaolaAgin Laburu RezolaPeru Abarrategi SarrionandiaUnai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariek,  Imanol Artola Arretxe 'Felix' gai-emailearen gidaritzapean.

 

Alaia Martin izan da saioaren irabazlea, 738 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Elizondoko finalaurrekora, urriaren 22an jokatuko dena. Nerea Elustondo eta Agin Laburu izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Alaia Martin 738.00
Nerea Elustondo 695.00
Agin Laburu 685.00
Oihana Bartra 653.50
Unai Mendizabal 635.00
Peru Abarrategi 627.00

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: