JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
26
Erandioko bertso jira musikatua 2025
20:30etan
30
Abianeko bertso poteoa 2025
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-12-22
Argitaratze data: 2025-12-19
Argitaratze data: 2025-12-16

Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

Argitaratze data: 2025-12-12

Igandean, abenduaren 14an, urtero lez nekazaritza eta abeltzaintza azoka izango dugu Leioan. Gure lurreko produktuak eskainiko dituzten postuen artean, 12:30ean, bulebarreko eszenatokian, kantuan arituko dira Oihana Bartra, Irune Basagoiti eta Julio Soto bertsolariak. Anima zaitezte!

BBT 2021: Elorrioko kanporaketa

2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa Elorrion izan da, urriaren 30ean. Arriola antzokian lehiatu dira Aitor ArrutiaIgor Galarza, Imanol ArrutiaImanol UriaIñaki Iturriotz eta Peru de Pedro bertsolariak.

Saioaren irabazlea Imanol Uria izan da 494 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. Iñaki Iturriotz eta Igor Galarza bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Getxoko Muxikebarri antzokian izango da, azaroaren 7an, Enare Muniategi, Eneko Aldana, Josune Aramendi, Koldo Muñiz, Malen Amenabar eta Unai Mendiburu bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: