JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
  • Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Hurrengo ekitaldiak:
13
Bertso Jaialdi Mundiala 2022
19:00etan
15
Larrabasterrako jaietako bazkalosteko bertso saioa
15:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2022-06-30
Argitaratze data: 2022-06-29
Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
Argitaratze data: 2022-06-23

Igande honetan, ekainaren 26an, Sopelako San Pedro jaietako egun morean bertso saioa izango dugu txosnagunean, 12:00etan. Saio feminista izango da aurtengoa, Naroa Torralba, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Miren Loizaga izango da gai-jartzailea.

Argitaratze data: 2022-06-22

Larunbatean, ekainaren 25ean, Leioako jaietako bertso saioa egingo da Bulebarrean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak. Xabi Sainz de la Maza izango da gai-jartzailea.

BBT 2021: Igorreko kanporaketa

2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Igorren izan da, urriaren 9an. Lasarte aretoan lehiatu dira Ibai Amillategi Omaetxebarri, Julen Arzanegi Erezuma, Garazi Navarro Ugarteburu, Ander Ucelay Aristi, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Mikel Goiriena Larrazabal bertsolariak, Beñat Vidal gai-jartzailea zelarik.

Saioaren irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da 482,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21an Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. 

Hurrengo saioa Ortuellan izango da, urriaren 9an, Asier Alcedo, Garikoitz Sarriugarte, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza, Peru Vidal eta Txaber Altube bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: