JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Urtea ondo amaitzeko, abenduaren 30ean bertso poteoa daukagu Algortan, Abian kultur elkartearekin batera antolatuta. Unai Mendiburu eta Amets Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu 20:00etan Triku tabernan, ondoren Mugarrin eta ibilbidea Abian elkartean amaituko dute. Ez hutsik egin bertso urteko azken saiora!

  • Agendan dagoeneko finkatuta dagoen saioa da Erandioko bertso jira musikatua, Berbotsekin batera antolatuta. Aurten, abenduaren 26an, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue bertsolariak izango ditugu kantuan, 20:30ean Estrella tabernatik hasita. Musika Kulunkan taldeko kideek jarriko dute. Anima zaitez, bertsozale, eta erdu gurekin!

  • Leioako udalaren babesarekin urtarrilaren 17an bertso saio berria antolatu dugu. 19:00etan hasita, Euskal Herriko txoko desberdinetako sei bertsolari izango ditugu Kultur Leioako Auditoriumean kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean: Ekhiñe Zapiain, Alaia Martin, Peru Vidal, Amets Arzallus, Unai Mendiburu eta Amets Arzallus. Erdu, bersozale, sarrerak dagoeneko eskuragai daude eta!

  • Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

  • Abendutik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Hilabeteok bertsoz bete-beteak datoz, gorde datak zuen egutegietan!

  • Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

Hurrengo ekitaldiak:
26
Erandioko bertso jira musikatua 2025
20:30etan
30
Abianeko bertso poteoa 2025
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-12-23

Urtea ondo amaitzeko, abenduaren 30ean bertso poteoa daukagu Algortan, Abian kultur elkartearekin batera antolatuta. Unai Mendiburu eta Amets Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu 20:00etan Triku tabernan, ondoren Mugarrin eta ibilbidea Abian elkartean amaituko dute. Ez hutsik egin bertso urteko azken saiora!

Argitaratze data: 2025-12-22
Argitaratze data: 2025-12-19
Argitaratze data: 2025-12-16

Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

ARABAKO BINAKAKOA: Izarrako saioa

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako lehen final laurdena Izarrako Kultur Etxean egin zen apirilaren 17an, 17:30ean, Lierni Altuna gai-jartzaile zela.

Hiru bertsolari bikote lehiatu ziren: Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) eta Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Unai Anda Delika (Ametzaga) eta Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku), eta Andere Arrioabengoa Bengoa (Aramaio) eta Xabi Antia Zuaznabar (Gasteiz).

Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñaspre eta Unai Andak lortu dute puntu gehien, 469 puntu.

Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: