Udazkenak hainbat plaza ekarri ditu gure bertsolarientzat; horien artean, Bizkaiko Bertsolari txapelketako kanporaketa saioak eta finalaurrekoak.
Udazkenak hainbat plaza ekarri ditu gure bertsolarientzat; horien artean, Bizkaiko Bertsolari txapelketako kanporaketa saioak eta finalaurrekoak.
Getxo Enpresa elkartearekin elkarlanean, ALBEko bertsolariak Algortako eta Areetako hainbat dendetatik ibilbidea egingo dute urriaren 24an eta 25ean, denda horien ezaugarriei buruzko bertsoak kantatuz eta herria girotuz. Zatoz zu ere bertsoak entzutera eta herriko denden alde egitera!
Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!
Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!
2020ko Bardoak txapelketako hurrengo kanporaketa otsailaren 7an egin zen Elgorriagan. Elgorriagako ostatuan aritu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeak bertsotan, Maialen Kamino gai-jartzaile zela.
BERTSONAUTAK taldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.
ARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeko parte hartzaileak Ainhoa Iriarte Gorostegi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Arkaitz Goikoetxea Arriola, Joana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika Martin, Luis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien dira.
50 lagun ingururen aurrean egin zen saio ederraren ostean, BERTSONAUTAK taldea izendatu zuten irabazle.
LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:
Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:
ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!
Eskolak ematea
Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .
Ekitaldien antolaketa
Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..
Ikerkuntza eta berrikuntza lanak
“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!
Elkarlana
Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!