


Udako oporren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 27an, asteazkenean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia adimen artifiziala izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, primeran pasako dugu eta!

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 1ean hasiko da. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo dira urrian eta azaroan zehar, eta finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan; horien artean, ALBEko Peru Vidal, Imanol Uria, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Inazio Vidal, Peru Irastorza eta Jone Uria. Zorte on guztioi!

Ikasturte berria gogoz hasi dute ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hilabetean zehar:


Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta irailaren 9an ospatuko du Iurretan. 12:00etan, Iurretako plazan, poteo girotuarekin hasiko da, ondoren Montoste Elkartean bazkaria egingo da eta bazkalostean urteurren ekitaldiari emango zaio hasiera. Bazkarirako txartelak 20€ dira eta bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke ostiralera arte. Anima zaitezte!