JONE URIA DUGU 2024KO URIBE KOSTAKO TXAPELDUNA

Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule LoizagaKerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!

 Finalaurrekoetan, hiru gai emaile aritu ziren: Iñigo KortazarBeñat Azkargorta eta Beñat Vidal. Hona hemen finalaurreko saioen puntuazioa:

 

1. finalaurrekoa

Villamonte tabernan, 12:00etan

2. finalaurrekoa

Saniko tabernan, 17:00etan

 3. finalaurrekoa

Katea tabernan, 18:30ean

Jone Uria Albizuri: 263,6 puntu

Oier Aizpurua Olaizola: 244,5 puntu

Joanes Igeregi Santamaria: 226,5 puntu

Galder Bilbao Martinez "Txapi": 179,5 puntu

Kerman Diaz Franco: 253,5 puntu

Peru Vidal Gurrutxaga: 239 puntu

Aritz Landeta Terceño: 216 puntu

Beñat Lopez Arantzamendi:  187,5 puntu

Imanol Uria Albizuri: 272 puntu

Paule Loizaga Legarra: 257 puntu

June Diaz Franco: 231 puntu

Xabi Sainz de la Maza Bilbao: 204 puntu

 

Finala Algortako Azebarri kultur elkartean jokatu zen, 21:30ean. Finalistak aurreko faseko irabazleak eta puntu gehien lortutako hiru bertsolariak izan ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizagaeta Jon Amezagak gidatu zuen saioa. Epaileak hauexek izan ziren: Araitz Lasa, Josu Arroyo, Arkaitz Gomez eta Oihan Diaz, eta idazkaria Beñat VidalBost ariketa puntuagarriren ostean, Jonek eta Kermanek lortu zuten puntu gehien, eta buruz burukoa jokatu ostean, Jone Uria nagusitu zen. Txapela Unai Angulo bertsolari, bertso eragile eta ALBEkide historikoak jantzi zion.

 

Hona hemen finalisten puntuazioak:

Jone Uria: 647,5

Kerman Diaz: 626,5

Peru Vidal: 359,5

Imanol Uria: 349

Oier Aizpurua: 346

Paule Loizaga: 314,5

UKBT finala Jone

UKBT finala bertsolariak

 

Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu direnen lana: German Kortabarria, Beñat Vidal, Iñigo Kortazar, Beñat Azkargorta eta Jon Amezaga. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu direnena ere: Josu Arroyo, Arkaitz Gomez, Araitz Lasa eta Oihan Diaz, eta jakina, baita idazkari lanean ibili direnena ere: Mikel Arrate, Nerea Zubizarreta, Jon Amezaga eta Beñat Vidalen. Eskerrik asko denoi zuen lan eta konpromisoagatik!

 

UKBT finala familia argazkia

 

Bestalde, gure ohiko sustatzaile eta laguntzaileei ez ezik, eskerrak eman nahi dizkiegu saioetarako euren lokala/taberna laga diguten ALBElagun finei: Berangoko Frontoi eta Nebarrebak; Sopelako Etxekhi berria eta Laiak, eta Algortako VillamonteSanikoKatea eta Azebarri), eta azkenik, hobe ez, bertsozale guzti-guztioi!