Onlineko bertso-saioa, kuarentenari aurre egiteko jaioa!

Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

Bihar, martxoaren 20an, 19:00etan hasiko da onlineko saio berezi hau Jitsi webgunean, Unai Elizasu gai-jartzailea gidari. Jitsi.org doako bideokonferentzia plataforma da, erabil erraza eta erregistrorik behar ez duena. Esteka hau sakatuta zuzenean eramango gaitu saioa egingo den orrialdera: https://meet.jit.si/bertsosaioa