jone uria

  • 2020ari agur esan eta 2021a bertsoekin hasi dute ALBEko kideek. Urte berria zaharra baino hobea izatea espero dugu!!

  •  

    Urte amaierara heldu gara, baina ALBEko bertsolariekgogotsu jarraitzen dute! Abenduanmota guztietako saioetan kantatuko dute: plaza libreak, saio bereziak, galak... Hamarkada ixteko saio hoberik ez duzu topatuko! 

  • Sariketaren azken 5 edizioetako txapeldunen saioa

    Eguna:otsailaren 27a, larunbata

    Ordua: 18:00

    Tokia:Algortako kasinoa

    Bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Xabat Illarregi Marzol, Aroa Arrizubieta Barredo, Maider Arregi Markuleta eta Aitor Servier Etxexuri

    Gai-Jartzailea: Jone Uria Albizuri

     

  • Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatutako Abra Sarian. Aurten, baina, azken bost edizioetako txapeldunak ekarriko ditugu, zuei bertso jaialdi bikaina eskaintzeko. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan bertsotan izango ditugu Aitor ServierMaider Arregi, Aroa ArrizubietaXabat Illarregi eta Ekhiñe ZapiainJone Uria bertsolaria gai jartzailea dela. Ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.
  • Ez da kasualitatea, jaietako saioak, plaza libreak... Bizkaiko hainbat plazetatik ibiliko dira ALBEko bertsolariak abuztu hontan!

  • 2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

  • ALGORTAKO MARATOIA kartela

    Eguna: uztailaren 31, ostirala

    Ordua: 13:00etatik aurrera. Egun osoko egitaraua

    Lekua:Algortako Kasinoa

    Bertsolariak:Nerea Elustondo, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Jone Uria

    Maratoilariak: Amets Arzallus eta Jone Uria

    Bazkaria: Azebarri Elkartean, 15€ . Izena emateko deitu 605704385 / 688652917 telefonoetara edo emaildu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara.

  • Udaberria gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek! Saio musikatuak, bertso bazkariak, Ez da kasualitatea... Hauexek dira apirileko hilean egingo dituzten saioak.

  • Bertsoz betetako azaroa dugu hau: ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Kopla Barik, Ez da Kasualitatea, Bihotza Gazte eta gehiago!

  • Eguna: ekainaren 18a

    Ordua: 20:00

    Lekua: Zabala ikastola

    Bertsolariak: Jone Uria eta Oihana Iguaran

  • Omenaldia egingo diote gure eskualdean maisu eta gidari lana egin zuen Jon Lopategi bertsolari handiari urriaren 27an Gernika-Lumon. Hainbat artista arituko dira ARGI BALTZA izeneko omenaldi horretan, Lizeo Antzokian 18:00etan, tartean paia ruiztar Fredi eta Xabi, eta Jone Uria Albizuri.

  • Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

  • Bada BERTSOLARI izeneko aldizkari eder bat bertsolaritza luze eta zabal jorratzen duena aspalditik. Dagoeneko kalean da 115. alea, eta artikulu txit interesgarriak dakartza, besteak beste, "Bertso-esperimentuak" izenekoa. Ez da inor harrituko hor Jone Uria interaktuatzen ikusita, makina bat ekimen interesgarritan hartu izan baitu parte Algortako bertsolariak.
  • Ekia gainean eta bertsolariak plazan. Hala behar zuen eta hala izango da, egoerak egoera eta mugak muga. ALBEko bertsolariak han-hemengo plazetan izango dira kantari. Hurreratu saioetara bertsoz elikatzera, euskal harriak ez dezan goroldiorik bil. 

  • Aurtengo San Inazioetan ez da jairik antolatuko, baina ALBEren Bertso Maratoia ez da bertan behera geratuko!  Egun osoko egitaraua prestatu dugu: 13:00etan bertso saioarekin hasiko gara, 15:00etan bazkaria izango dugu Azebarrin eta, bazkalosteko bertsoen ostean, poteoan ibiliko gara Algortako tabernetatik.

  • Larunbatean, urtarrilaren 18an, Bertso Egunaren 51. edizioa egingo da Aramaion.

    Ibilbide gidatuak eta bertso bazkariak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Aramaioko Udala eta Aramaioko bertso eskolak, beste hainbat elkarteren laguntzaz.

  • Hasiera batean martxorako antolatu zen saioa uztailaren 9an egingo da azkenean, Gorlizko Hormaza Landa plazan. 19:00etan hasita, Jone Uria, Peru Vidal eta Unai Mendiburu arituko dira bertsotan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetan.

  • Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!

  • Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

  • Eguberri egunean bertso jaialdi aparta antolatu du Larrabetzuko Bertso Eskolak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariek Larrabetzun kantatuko dute gabonetako saio berezi honetan.