Aitor Sarriegi

  • Eguna: uztailaren 31

    Ordua: 13:00etatik hasita

    Tokia: Kasino plaza

    Bertsolariak: Jone Uria, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Etxahun Lekue

    Gai-jartzailea: Maider Barañano

    Maratoilariak: Jone Uria eta Aitor Mendiluze

    Bazkaria: Azebarri kultur gunean

  • Eguna: uztailaren 30a, osteguna

    Ordua: 13:00

    Lekua: Gaztetxea

    Bertsolariak:Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Onintza Enbeita eta Kerman Diaz 

  • Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

  • Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
     
  • Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

  • Eguna: azaroaren 21a

    Ordua: 19:00etan

    Lekua: Kurtzio Kultur Etxea, Sopela

    Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Julio Soto, Jone Uria eta Imanol Uria

    Sarrerak: 3€. Hemen erosi daitezke.

  • San Inazio bereziak izango ditugu aurten, jairik gabeak, baina gure saioak mantentzeko lanean gabiltza eta bertsorik ez zaigu faltako!

    Ostegunean, uztailaren 30ean, Txorimalo gaztetxean arituko dira bertsotan Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi eta Kerman Diaz. Jon Amezagak jarriko dizkie gaiak. Anima zaitezte!

  • Etxetik Etxera ekimenaren hurrengo saioa izango dugu apirilaren 5ean, igandea. 13:00etatik hasita, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek ibilbide birtuala egingo dute Euskal Herriko tabernetatik. Nahi duzuen pintxo eta edariak hartu eta zatozte gurekin poteatzera etxeko egongelatik atera gabe!