Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketa hemen da!

Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

 Atzo, martxoak 2, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna, Onintze Ituño BBKren ordezkaria eta Eneko Abasolo, “Abarkas” bertsolaria Bilbon batu ziren 2020ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa aurkezteko. 

Bizkaiko eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, 6 bertsolariz osatua: 18 urtera arteko 3 bertsolari eta 19 urtetik 25 urtera arteko beste hiru. Guztira 8 talde hartuko dute parte aurten: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

ALBEko gazteek Uribe Kostako taldea osatuko dute :

18 urtera arte: Izaro Gascon, Peio Lago eta Jare Torralba.

19-24 urte bitartean: Mikel Arrate, Peru Irastorza eta Oihan Diaz.

Martxoaren 11n 10:30etan izango dute lehen saioa, Markinako Xemein Kultur Aretoan, Lea-Artibai taldekoekin batera.

ALBEko Oier Errementeriak Mungiako bertso eskolarekin hartuko du parte, Uribe-Butroe taldean. Martxoaren 9an, astelehenean, Mungiako Torrebillelan izango dute lehenengo kanporaketa.

Zorte ona opa diegu bi taldeei. Animo!

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.