JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Eguraldia epeltzen doa, uda laster izango dugu hemen, eta ALBEko bertsolariak eskualdeko hainbat plazetan izango ditugu kantari maiatzeko hilean: herrriko jaietako saioak, txapelketak, bertso bazkaria, Eskolatik Plazara...

  • Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
14
Balkoitik Balkoira 2024
21:00etan
22
ALBE Eguna 2024
10:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-05-09

Heldu da Getxoko bertsolaritza ikasleek plaza erreala dastatzeko eguna. Asteartean, maiatzak 14, goizeko 10:00etan, Eskolatik Plazara ekimenak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan batuko ditu, non Miren Amuriza eta Peru Irastortza bertsolariak izango dituzten bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean. 

Argitaratze data: 2024-05-09

Eguraldia epeltzen doa, uda laster izango dugu hemen, eta ALBEko bertsolariak eskualdeko hainbat plazetan izango ditugu kantari maiatzeko hilean: herrriko jaietako saioak, txapelketak, bertso bazkaria, Eskolatik Plazara...

Argitaratze data: 2024-05-02

Maiatzaren 9tik 15era arte iraungo dute aurtengo Getxoko Andra Mari jaiak. Eskaintza kultural zabalaren barruan, maiatzaren 12an (domeka), bertso saioa izango dugu 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan. Kantuan ALBEko Jone Uria, Naroa Torralba, Peru Irastortza eta Joanes Igeregi bertsolariak izango ditugu, Oihan Diaz gai-jartzailearen esanetara. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-04-19

Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!

Udako bertso jaialdi izarra

1999an egin zen lehenengo edizioa, Biotz Alai plazan; bertso jaialdi hau Balkoitik balkoira ekitaldiaren garaikidea da, beraz. Hasieratik bertatik izan genuen jaialdi potente bat egiteko asmoa eta gogoa. Esperimentalismoaren bidea oso laster hartu zuen jaialdiak. Jon Sarasuak lehendabiziko edizioan egiaren makinaren rolean botatako bertsoek (ahotsa beren-beregi aldatuz) zerbait desberdina egiteko nahia erakusten zuten. 2000. urtean gaijartzaile-karrusela egin genuen (bertsolari bakoitzak bere gaijartzailea zuen, eta honek gaien bitartez zegokion bertsolariari bidea erraztu behar zion eta gainerakoei zaildu). Hortik aurrera bilakaera izugarria izan du jaialdiak. Gaur egun, gai baten inguruan garatzen da saioa, berariazko gaijartzaile-talde bat batzen da prestaketarako, atrezzoa ikaragarri lantzen da, parte hartze bereziak izaten dira, hainbat ALBEkidek hartzen dute esku muntajean, entzuleek parte aktiboa hartzen dute, teknologia berriek pisu handia dute… eta garrantzitsuena: jendetza batzen da. 2015. urtekoan, urteurrena dela-eta, sei bertsolarirekin barik, zortzirekin egin zen jaialdia, eta etxeko gaijartzaile karismatiko bik gidatu zuten saioa: Aitzol de Kastro eta Peio Unzurrunzaga ALBEkideek. 2015eko gaia TALDE IZAERA izan zen, eta 35. urteurrena gogoan, ordura arteko edizioetako gaiak ekarri ziren gogora, eta bertsotara. 1000 lagun inguru batu ziren Biotz Alai plazako karpapean –tartean gazte asko– eta, zenbait adituren iritziz, saio benetan mundiala izan zen.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: