Urteurrenaren egitaraua

 

a. Batetik, dagoeneko ekitaldi egutegi mardula darabilgu urtero-urtero, eta beraz, egitarau paralelo bat sortu beharrean, gure urteko ekitaldi guztiei urteurrenaren ukitua ematea pentsatu dugu. Esaterako, aurtengo ABRA SARIAn, parte hartzaile berriak gonbidatu beharrean, orain arteko edizio guztietako txapeldunak elkarren lehian jartzea bururatu zaigu (13 dira guztira). Eta horrelako berezitasunak proposatuko ditugu urte osoko ohiko ekitaldietan.

b. Hortik aparte, hiru bestelako ekitaldi berri eratu ditugu, urteurrena dela-eta. 

- Lehenengoa, urtarrilaren 29an arrastiko 8etan Algortako Usategi kafetegian egin genuen aurkezpen-ekitaldia izan zen; gure urteurreneko txupina, zelanbait esateko. 

- Bigarrena, irailaren 20an egingo dugu, Fadura ondoko Gobela futbol zelaian. Zerupeko agerraldi ikusgarria egin gura genuke, bertsoa, herri-musika eta dantza uztartuz, eta inguruko dantza taldeekin elkarlanean.

-Eta hirugarren ekitaldi berezia abenduaren 12an egingo dugu, seguruenik Algortako Igeretxe hoteleko jatetxean. Urteurren urteari tamainako amaiera emate alde, gala arranditsu bat egingo dugu bertan, afari eder batekin hasi eta parte hartze ugariko jaialdi koloretsua ostean, bertsoak, musika, parte hartze bereziak, gorazarreak eta hainbat sorpresa. Urteurrenaren azken traka modukoa izango da hori.