Argitaratze data: 2022/02/04
Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira  Abra Sariaren 21. edizioan. Otsailaren 11n izango da, ostiralean, otordu bizkorgarri baten osteatxon. Ekitaldia Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan egingo da, 19:00etan hasita.
Argitaratze data: 2022/02/01

Otsaileko hil labur honetan, sariketa eta jaialdietan arituko dira ALBEko bertsolariak:

Argitaratze data: 2022/01/31

Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Baina lehenik eta bat, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/01/25

Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz indartsu jarraitzen du! Ostegunean, 20:00etan, Azebarrin bilduko gara 2022ko lehen Ase Bertsoz ekimena ospatzeko. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, urte berrirako proiektuez kantatzera! 

Argitaratze data: 2022/01/14
Argitaratze data: 2021/12/23

Bihar, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarekin lotutako hainbat ekintza egongo dira egunean zehar eskoletako plazan, Berantzagi dantza taldeak antolatuta. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu aurten BBK sariketa irabazi duten Maialen Lago, Peio Lago, Jare Torralba eta June Diaz ALBEko bertsolari gazteak. Hurbildu zaitezte!