BALENDIN ENBEITA BERTSOPAPER LEHIAKETA: BADITUGU IRABAZLEEN IZENAK!!!

Azkenean ere, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren irabazleen izenak aukeratuak izan dira eta haien lanak abenduaren 22an egingo den ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu. Sariak emateaz gain, aparteko bertso saioa eta bestelako ikuskizunak izango ditugu ikusgai!
 
Ez da erabaki erraza izan, beti bezala bertso sorta on asko aurkeztu direlako, baina azkenean epaileek ebatzi egin dute aurtengo sariak nori eman. Uxue AlberdiNerea Bruño eta Joseba Santxo aritu dira epaile lanean, eta hauexek dira Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa historiko honen 13. edizioko irabazleen izenak:
 
Gazteen mailan, 
Peru Irastorzak irabazi du lehen saria Memoria in memoriam bertso sortarekin.
Bigarren saria Arai Etxebarriak irabazi du Jazarpena bertso sortagatik.
Hirugarren saria Amets Aizpuruaren Pentsio duin batzuengatik bertso sortarentzat izan da.  

Helduen mailan, 
Eneko Fernandezek irabazi du lehen saria
 
Guztia ahantzi baino lehen bertso sortarekin.
Bigarren saria Jon Gurrutxagarentzat izan da, 
Amak zortzi adabaki bertso sortagatik. 
Xabi Payak irabazi du hirugarren saria, Bisitarik ez bertso sortari esker.
 
Sari ematea Algortako Bertsolari Eskolak urte amaieran antolatu ohi duen ALBE GALAn egingo da, abenduaren 22an Algortako Igeretxe hotelean, beste hainbat parte hartzerekin batera, besteak beste, ohiko bertso saioa. Aurtengoan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza eta Unai Mendiburu bertsolariek kantatuko dute.

Laster emango dizuegu ALBE GALAren egitarau osoaren berri. Gogoratu, bidenanbar, Galarako sarrera gonbidapen bitartez egingo dela. Halandaze, ekitaldira joateko interesa baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanean: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  
 
Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Bertsoak bizi gaitu, eta bizi bedi!