AZAROAN ERE BERTSOZ ASEBETEKO GARA!

Hurrengo asteko ostegunean, azaroaren 28an, ASE BERTSOZ ekimena ospatuko da bigarrenez. 20:00etan bertsotan aritzeko eta otordu sinple baina gozo batez gozatzeko aukera egongo da Azebarrin.

Izena emateko epea azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.

ALBEk eta AZEBARRIk elkarlanean hasitako Ase Bertsoz ekimena indartsu dirau: aldaketa txiki batzuen ostean, hilero egingo den ekimen honen bigarren saioa dator. Bat-bateko bertso, bertso paper eta abarrekin aritzeko aukera egongo da, nork bere mailan, "pikoteo" otorduaz  gozatzen dugun bitartean. 

Prezioa 5€-koa da eta bertan ordainduko da. Izena emateko deitu 605 704 385 /688 652 917 zenbakietara edo idatzi email bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. /Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.  Epea azaroaren 26an bukatzen da.